domingo, 29 de octubre de 2017

TURISMOAREN ONDORIOAK

Gaur egun turismoaren gorakada itzela da eta horrexek ondoriok dakartza gune edo hiri turistikoetara, horren ondorioetako bat turismo-fobia izan daiteke.  Termino horrek hurrengo adierazten du: Bertan bizi diren biztanleak turisten kontra doaz, turistak “jo” egiten dituzten edo praktika horren kontrako manifestazioak egiten dituzte eta  zenbait tokitan turisten kontrako esaldiak margotzen dituzte hiriko zenbait gunetan.
Resultado de imagen de turismo mallorca
Blogga egiten ari nazen heinean, konturatzen ari naiz turismoaren gorakadak jendearen haserrea dakar, hau zenbat eta turista eta pisu turistiko gehiago jendea haserreagoa dago. Ez dago oso argi hori zeren ondorio izan daitekeen. Nik uzte dut, jendeak beldurra diela turistei eta hainbat turista egoteak hiriko gune historikoan, beraientzat egoera desatsegina dela eta  ezin direla libreki ibili bertatik.
Horren harira esan daiteke horren inguruko egoera dagoela Mallorcan Magulezen hain zuzen eta hiri horretako turismoak nabarmen egin du gora hazken urte hauetan.  Hiri horretara doazen bisitaria gehienak ingelesak direla eta hauek ez datoz turismo normala egitera baizik eta gaueko turismoa. Hainbeste atzerritar doaz hegaldi eta egonaldi merkeak dituztelako eta horrek masifikazioa dakar hainbat turista daude non hiria “suntsituta “ dago eta bertan bizi diren biztanleak  larrituta daude, ezin dutelako bere bizitza aurrera eraman.

Imagen relacionada

Beraz bien arteko oreka bilatu beharko litzateke, nik uzte dut pisu edo etxe alokairu maximo bat ipini beharko litzatekeela, eta denek legedia errespetatu beharko zuten hori aurrera eramateko eta desadostasun gehiago ez egoteko.

domingo, 22 de octubre de 2017

AIRBNB IBIZA

Idatzitako sarreretan dakizuen moduan Ibizako kasu aipatu dut, gune turistikoa delako eta Airbnb plataforma erabiltzen dutelako bertara doazen turistak. Hau esan ondoren Ibizako kasua  aztertuko dut, ibizako egunkari baten ateratako informazioa baliatuz.
Ibiza Airbnb web orrialdearen linka:https://www.airbnb.es/rooms/1073826
Resultado de imagen de airbnb ibiza
Egunkari horrek Airbnb plataforma gogor kritikatzen du eta bere uztez diru mordoa irabazten ari da turistei ezker, bertan adierazten dute plataforma honek 150 milioi euro irabazten dituztela praktika hauek egiten dituztenak eta diru horretatik 30 milioi euro Airbnb plataformarentz dira.
Bertan adierazten da Airbnb plataformak desberdintasun sozialak agerian uzten dituela eta haien artean eskasia eta pisuen prezioen gorakada progresiboa, irabazi gutxi batzuen truke eta honek ondorio larriak ditu gizartean, jendeak etxerik gabe geratzea eta  hiriko periferietara joatea pisu duin bat lortzeko.

Egoeraren larritasuna ikusteko egunkari horrek adibide bat ipintzen du:

Pertsona batek bere pisua plataforma horretan ipini zuen alokatzeko eta italiar batek alokatu zion. Honek 12 hilabeteko alokairua ordaindu zion, 1000 euro hilabeteko. Egoera normala dirudi baina hara ezustekoa bere pisua bisitatzera joan zenean jakiteko nola zegoen, bertara heldu eta japoniar turista batzuk bere pisutik irteten eta hauek Airbnb bitartez alokatu zutela adierazi zioten. Gau pasatzeko logela bat 160 euro.  Benetako jabeak airbnb plataforman sartu zen eta hara ezustekoa , bertan bere pisuko argazkiak zeuden, lehen aipatutako italiarrak pisua ber alokatzeen ari zen, gainera perfil faltsua zeukan, langileek zituen praktika hau aurrera eramateko eta pisu gehiagotan egiten zuen praktika hau.  Hortik aurrera prozesu judizialean murgilduta dago eta ez da egoera erraza, plataformak traba asko ipintzen ari delako.

Amaitzeko ezan behar da Balear uhartetako gobernuak praktika hau eta turismoaren goraka dela , alokairu turistikoen lege berria atera duela eta punturen bat aipatzearren esan behar da benetako jabeak 4000 eta 40000 isunak izan ahal dituztela bere pisua “berralokatzeagatik”.

Resultado de imagen de airbnb ibiza playa d'en bossa



domingo, 15 de octubre de 2017

BARTZELONAKO LEGEA ALOKAIRU TURISTIKOAK

Kataluniako turismo arauketak esaten du pisu turistiko bat izateko ondorengo baldintzak bete behar ditu: Norbanakoak bere etxea lagatu egiten du modu zuzen edo ez zuzenean, hirugarren bati prezio baten truke,denbora mugaturako. Praktika hau hasi aurretik, etxea utzi nahi duenak beri herri edo hiriko udalera jo behar du, baimena eskatzera.Kataluniako turismoko legeak, ondorengoa adierazten du, zuk zure etxea eskaintzen baduzu web orrialde horietan, inskripzio zenbakia adierazi ahal duzu, interesatuta daudenek jakiteko legalitatearen barruan ari zarela.
Resultado de imagen de alquiler de pisos turisticos en barcelona

Alokairu sistema honen bitartez lortutako irabaziak zerga-ordainketa sistemari  lotuta egon daitezke, eta zerga administrazio zuzenbideari ere zenbait zerga ordaindu ahal dituzu. Lehen --aipatutako zergak ondorengoak dira:
-          Alokairu turistikoaren gaineko zerga.
-          Pertsona fisikoen gaineko zerga
-          BEZa baina hau ez da kasu guztietan ordaintzen.

Bartzelonako udalak gero eta zigor handiagoak ipintzen ari da praktika hau legalitatetik kanpo hari direnentzat.


Ez da harritzekoa jendeak legalitatetik kanpo aritzea praktika hau egiten, atera egiten dituzun irabazien zati bat zergak ordaintzeko erabili behar duzu eta irabaziak ez dira hainbestekoak, horregatik jendeak nahiago du legea alde batera uztea eta irabazi guztiak beraientzat izatea,  baina hau ez da hain fidagarria, udaletxeak edo zergak kontratatzen dituzten pertsonak harrapatu ezkero isuna ordaindu beharko duzu eta hau irabaziak baina altuagoa izango da, orduan nire uzten hobeto legea jarraitu eta irabazi txikiagoak eduki, isuna baino.

 Resultado de imagen de alquiler de pisos turisticos en barcelona fotos


domingo, 8 de octubre de 2017

ALOKAIRU TURISTIKOAK DONOSTIAN

Alokairu turistikoekin jarraituz eta konkretuki  Donostiako adibideri berriro erreparatuz, hurrengo esan daiteke, Donostian ikaragarri handitu da turismoa asken urte hauetan, orduan etxe edo logela alokairu gehiago behar dira.

Hainbat handitu da plataforma, non etxe alokairu hauek ez diren guztiz legalak, alde zaharreko  elkarteak egin duen inkestaren arabera, alokairu turistikoen %84 igelak dira. Donostia osoko datuak hurrengoak dira: Airbnb plataforman dauden 2000 alokairu pisuetatik, bakarrik 889 Eusko jaurlaritzan erregistratuta daude.

Alde zaharrak ez dauka hainbeste infraestukturarik honi aurre egiteko, azken urte hauetan bakarrik turismoari ezker handitu egin da  eta bertan bizi direnak kexu daude egoera honen aurrean, honela jarraituz ez gero bertan ezin izango dela bizi.

Resultado de imagen de pisos turisticos en donostia
Masifikazio turistikoaren beste ondorioetako bat hurrengoa da: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden alokairu pisuetatik %40 Donostian daude, 3000 etxebizitza inguru eta zonalde batzuetan horien %90 alokairu turistikorako erabiltzen dira. Beste ondorioetako bat hurrengoa da: 2016.urtean 1,26 milio pertsonak lo egin zuten establezimendu turistikoetan, 2015.urtearekin konparatuz %8,6 ko igoera eta 2014.urtearekin %22ko igoera, beraz esan daiteke turistikoak gora egin duela azken urte hauetan Donostiako alde zaharrean.

Donostiako udalak honi irtenbidea emateko lege munizipal bat atera behar izan du hau erregulatu ahal izateko eta hau ez dadin berriro errepikatu datorren urteetan.

Egoera hau ez Donostian bakarrik ematen, baizik eta beste herri turistikoetan ere,non turista kopurua handia den, horien artean  Bartzelona eta Ibiza aurkitu ditzakegu.
Imagen relacionada

domingo, 1 de octubre de 2017

AIRBNB WEB ORRIAREN ERABILERA

Airbnb, plataforman apartamendu eta etxe logelak alokatu daitezke, prezio egoki baten truke. Pentsatu dezakegu, sare sozial honek urte asko daramatzala merkatuan baina ez da horrela, denbora tarte honetan goitik behera aldatu du turismo globala. Airbnb 2008.urtean sortu zen Estatu Batuetan, hain zuzen San Franciscon era kurioso baten ondorioz, koltxoi puzgarri eta gosari bat partekatu ondoren.
Nola eskaini dezaket nire etxeko logela edo apartamentua Airbnben?
Nire intentzioa logela edo apartamentua alokatzea bada, Airbnb web  orrian sartu behar naiz (www.airbnb.es), ondoren barruan zaudela “conviertete en anfitrion “ botoi sakatu behar duzu eta amaitzeko fitxa bat bete behar duzu. Ez daukazu zertan etxeko puntu edo parte guztiak erakutsi behar, bakarrik erakutsi ahal dituzu partekatu nahi dituzun guneak.
Web orrialdearen ezaugarrik hurrengoak izan ahal dira:
-Jabeak bere etxe eskaintzen du praktika hau aurrera eramateko.
-Plataforma arduratu egiten da bi eremuak batzeaz,kontaktuan ipintzen ditu logela edo etxea alokatu nahi duena eta gabea.
-web orria ordainketaz arduratu egiten da, zuk alokatzen duzun momentuan ordaintzen duzu, baina diru ez zaio gabeari helduko zu bertara sartu arte.
-Sare Sozialak ez du prezio finkorik markatzen gabe bakoitzak bere prezioa ipintzen du, bere interesen arabera.
Apartamentu edo logela bat alokatu nahi badut hurrengoa egin behar dut:

Web orrialdera sartu behar naiz, bilatzailean herri edo hirian adierazi behar dut, datak ze egunetik ze egunera eta pertsona kopurua. Bertan ere nik nahi ditudan baldintzak adierazi ahal ditut eta ondoren  argi daukadanean alokatu eta ordaindu egiten dut.

Resultado de imagen de airbnb