domingo, 10 de diciembre de 2017

VALENTZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

Pasadan asteko sarreran adierazi  nuen moduan aste honetako sarreran, Valentziako egoera aztertuko dut eta bere autonomia erkidego osoa ere kontuan izango dut. Hemen datu desberdinak aztertuko ditut eta urteetan zehar nolako eboluzioa egon den ere islatuko dut.
Resultado de imagen de comunidad valenciana
Hasiko naiz, Valentziako Airbnbko %71 eta Alacanteko Airbnbko %65ko pisuak ez dira jabeen lehen etxe bizitza, beraz etxe bizitza hauek erabiltzen dituzte alokairu turistikoa burutzeko, datu hauek bertoko kontsultaria batek plazaratu ditu.
Valentziako datuekin jarraituz esan daiteke 6117 pisu ez daudela legalitateren barruan, hau da pisu hauek ez daude alokairu turistikoaren erregistro barruan, pisu hauek Valentziako erdigunean eta Cabanyal auzoan aurkitzen dira.
Orain Valentziako, Alacanteko eta Castellongo datuak aztertuko ditut.
Valentziako datuekin hasteko hurrengoa esan daiteke: %98 igoera egon da, gaua pisu hauetan pasatzen dutenen artean eta ehuneko hau hobetu azaldu daiteke hurrengo datuekin:  2010.urtean 6, 2011: 91,  2012: 446, 2013: 1037, 2014: 2071, 2015: 4399, 2016: 8721, 2017: 13275. Azken datu hau igo daiteke urtea oraindik amaitu ez delako. Datu hauek aztertuz esan daiteke igoera izugarria izan dela azken 7 urtetan eta gero eta jende gehiagok praktika hau egiten duelako. Valentziako kasuarekin jarraituz esan daiteke pisuen eskaintzak gora egin duela hasten hiru urtetan eta datuak hurrengoak dira. 2015: 2819 pisu, 2016: 4505 pisu eta 2017: 6755 pisu datu hauek abuztukoak dira, hau adierazten dut argi geratu dadin, udazkenean datu  hauek behera egiten duete eta hauen gorakada uda partean izaten da.
Pisos turísticos en València, según Airdna
Orain Alacanteko datuak aztertuko ditu esan daiteke igoera itzela izan dela azken urte hauetan eta ehunekoetan islatuz hurrengoa esan daiteke: %143ko igoera egon da eskaintzari dagokionez orain web orrialde horretan 2799 pisu alokatu daitezke. Lehen esan dudan moduan igoera itzela izan da eta hau ondorengo datuen bidez azaldu dezaket: 2016ko maiatzean 930 pisu zeuden alokatzeko eta 2017ko maiatzean aldiz 2194 pisu zeuden alokatzeko web orrialde beraz igoera itzela izan da epe laburrean eta datu hauekin amaitzeko esan daiteke goreneko maila 2017ko abuztuan eman zela bertan 2965 pisu alokatu ahal ziren.
Pisos turísticos en Alicante, según Airdna

Amaitzeko Castellongo datuak adieraziko ditut: Esan daiteke bere datuak oso urrun daudela lehen adierazi ditugun eskualdeetatik eta bertan bakarrik 225 pisu alokatu ahal dira eta urte osoko erreserben datuak aztertuz hurrengoa esan daiteke: 2017.urtean 458 erreserba egon ziren pisu hauetan eta 2017ko abuztuan 271 pisu alokatu ahal ziren, zonalde honetako errekorra.
Pisos turísticos en Castellón, según Airdna

No hay comentarios:

Publicar un comentario