domingo, 3 de diciembre de 2017

ANDALUZIAKO PISU TURISTIKOAK

Dakizuenez sarrera honetan Andaluziako egoera aztertuko dut. Bertan nola dagoen pisu turistikoen alokairua eta honek izan ditzakeen ondorioak aipatuko ditut. 
Andaluzia aztertuko dut hurrengo arrazoiagatik: Esan dezakegu Andaluziako oinarri ekonomikoa turismoa dela beraz sarrera hau egingo dut hori aztertzeko eta alokairuak nola doazen jakiteko.

Imagen relacionada
Andaluziako gobernuak lege dekretu berri bat atera nahi du, alokairu turistikoen pisuak erregulatzeko, lege hau atera nahi du konturatu direlako pisu asko zeudela praktika hau egiten eta hauek ez zeukaten inolako baimenik. Hau hurrengo datuen bidez froga daiteke: 20463 pisu pribatuetan praktika hau aurrera zeramaten , alokairuen praktika hain zuzen, zifra hau Andaluziako gobernuak adierazi du, baina beste alde batetik ostalaritza sektoreak dio 60000 pisu daudela praktika hau aurrera daramatenak. Esan daiteke zifra honek behera egin duela, lehen aldiz honen inguruan hitz egin zenean ostalaritza sektoreak zion 80000 pisu ilegal zeudela Andaluzian eta pisu hauek ondorengo web orrialdetan zeuden eta daude gaur egun: Airbnb, Booking edo Winda.
Lehen adierazi dudan lege dekreturen ondorioetako bat hurrengoa da: Lege honek pisuen jabeei pisua erregistratzera behartzen die. 
Resultado de imagen de andalucia turismo
Pisu horrek ez badu inspekzioa gainditzen edo hirugarren batek salatu egiten badu esanez bertan alokairu ilegalak egiten direla isunak 18.000-150.000 euro artean egon ahal dira. Legek isunen inguruan hurrengoa proposatu nahi du: Dakizuenez batzuetan pisua alokatzen dizunak pisua berralokatzen du, orduan isuna bien artean ordaintzea proposatzen du lege berri honek.

Resultado de imagen de andalucia
Sarrera honekin amaitzeko hurrengoa adieraziko dut: Azken hamar hilabetetan Andaluziako gobernuak, 26 pisuen jabeei isuna ipini die beraiek alokatzen zuten pisuak ez zeudelako erregistro barruan, beraz esan daiteke pisu hauek ilegalak zirela.

Airbnb web orriladean andaluziako pisuen alokairuak:https://www.airbnb.es/s/Andaluc%C3%ADa--Espa%C3%B1a

Datorren asteko sarreran, Valentzia inguruko egoera hau aztertuko dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario