lunes, 25 de diciembre de 2017

AMAIERA

Bloggaren azken sarera honetan nire iritzi orokorra  emango dut, hemen gaiaren inguruko gogoetak eta nire iritz pertsonala islatuko dut. Dakizuenez hau azken sarrera izango da, beraz blogg honen amaierara heldu gara, bide luze eta gogor honen ondorioz eta hilabeteetako lana hemen islatuta agertuko da, beraz lanaren fruituak jasoko ditut, blogg irakurri edo irakurriko dutenen artean.

Bloggaren hasieran gai hau egokitu zitzaidanena ez nekien nondik nora joan, ez neukan argi zer zen, zeozer entzunda neukan gai honen inguruan, baina lan honen ondorioz asko ikasi dut gai honen inguruan, beraz esan dezaket gai honen inguruan adituta nagoela eta erresago hitz egin dezaket, honen inguruko datuak eta informazioa daukalako eta hau hilabetetan zehar landu dudalako.
Nik Espainiako autonomia erkidegoak, hiriak edo irlak aukeratu ditut blogg hau aurrera eramateko, zonalde edo gune hauek aukeratu ditut, nigandik hurbilago daudelako eta erresago pilatu ahal direlako datuak.
Resultado de imagen de airbnb
Harritu nauen beste ezaugarri bat hurrengoa izan da: Airbnbko pisu guztiak edo gehienak erdigune historikoan edo kostaldetik hurbil kokatuta daudela eta autonomia erkidego batzuetan badaude probintzia batzuk non web orrialde honek ez daukan hainbesteko indarrik. Nik sarrera batean salatu nuen moduan legeen inguruan zenbait aldaketa egingo nituen,adibidez berralokatzearena, nik isuna pertsona honi ipiniko nion ez etxeko jabeari.
Resultado de imagen de airbnb

Beraz amaitzeko esan dezaket gai honen inguruan neukan oinarria handitu dudala, beste alde batetik ere adierazi dezaket zenbait kasutan ideiak falta izan zaizkidala, horregaitik Espainiako kasua aztertu dut sakonean.

domingo, 17 de diciembre de 2017

TURISMOAREN GOGOETA

Sarrera honetan turismoaren inguruko erreflesio sakona egingo dut, bertan honen egoera desberdinak aztertuko ditut eta honek gizartean duen eragina ere aztertuko dut. Turismoa hitz benetan ederra, baina edertasun honen atzetik iluntasuna dator, dena polita dirudi horren inguruan, baina errealitatea askoz ilun eta gorabeheratsuago da.
Resultado de imagen de turismo
Turismoaren eta Airbnb edo alokairu turistikoen hasieran erakundeek ez zioten jaramon handirik egiten egoera honi, baina hau onura beharrean arazo bihurtu denen orduan erakundeak bere boterea baliatuz lege berriak egin dituzte hau handitu ez dadin eta ez dadin arazo larria bihurtu, baina arazo ez dago jada? Nik baietz esango nuke, hiri turistikoak masifikatuta daude beraz arazo hor dago, nik ez dut esaten sistema hau ona ala txarra den, baina honen inguruko gogoeta egin behartu zuten udalek. Dakigunez eta lehen adierazi dudan moduan udalek honi irtenbidea emateko lege turistiko berriak egin eta aprobatu dituzte, baina honekin ez dut uste arazo amaituko denik. Denon artean saiatu beharko ginateke honi irtenbide egokia ematen.

Gaiarekin jarraitzeko hurrengoa adierazi dezaket: Dakizunez eta nik adierazi dudan moduan sarrera askotan, alokairu turistikoaren erdigunea, hirietako erdigunean aurkitzen da. Hau arazo bat  izan daiteke eta errealitatean arazo bihurtu da, bertan dagoelako masifikazioa eta hainbat jende zentru historikoan orduan zailtasunak bertatik bizi edo turismoa egitekoa eta hau Donostian gertatu zen eta horren inguruko informazio nahi baduzue Donostiako sarrera eskuragai daukazue.
Resultado de imagen de turismo
Beraz ni ez nago turismoaren kontra baina esan dezaket hau kontrolatu eta murriztu beharko litzateke, Airbnbren gorakada berehalako izan da, hau esaten dudanean hurrengoa adierazi nahi dut: Azken hiru urtetako gorakada hain zuzen.
Resultado de imagen de turismo

Datorren asteko sarreran Blogg honen inguruko gogoeta egin dut.

domingo, 10 de diciembre de 2017

VALENTZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

Pasadan asteko sarreran adierazi  nuen moduan aste honetako sarreran, Valentziako egoera aztertuko dut eta bere autonomia erkidego osoa ere kontuan izango dut. Hemen datu desberdinak aztertuko ditut eta urteetan zehar nolako eboluzioa egon den ere islatuko dut.
Resultado de imagen de comunidad valenciana
Hasiko naiz, Valentziako Airbnbko %71 eta Alacanteko Airbnbko %65ko pisuak ez dira jabeen lehen etxe bizitza, beraz etxe bizitza hauek erabiltzen dituzte alokairu turistikoa burutzeko, datu hauek bertoko kontsultaria batek plazaratu ditu.
Valentziako datuekin jarraituz esan daiteke 6117 pisu ez daudela legalitateren barruan, hau da pisu hauek ez daude alokairu turistikoaren erregistro barruan, pisu hauek Valentziako erdigunean eta Cabanyal auzoan aurkitzen dira.
Orain Valentziako, Alacanteko eta Castellongo datuak aztertuko ditut.
Valentziako datuekin hasteko hurrengoa esan daiteke: %98 igoera egon da, gaua pisu hauetan pasatzen dutenen artean eta ehuneko hau hobetu azaldu daiteke hurrengo datuekin:  2010.urtean 6, 2011: 91,  2012: 446, 2013: 1037, 2014: 2071, 2015: 4399, 2016: 8721, 2017: 13275. Azken datu hau igo daiteke urtea oraindik amaitu ez delako. Datu hauek aztertuz esan daiteke igoera izugarria izan dela azken 7 urtetan eta gero eta jende gehiagok praktika hau egiten duelako. Valentziako kasuarekin jarraituz esan daiteke pisuen eskaintzak gora egin duela hasten hiru urtetan eta datuak hurrengoak dira. 2015: 2819 pisu, 2016: 4505 pisu eta 2017: 6755 pisu datu hauek abuztukoak dira, hau adierazten dut argi geratu dadin, udazkenean datu  hauek behera egiten duete eta hauen gorakada uda partean izaten da.
Pisos turísticos en València, según Airdna
Orain Alacanteko datuak aztertuko ditu esan daiteke igoera itzela izan dela azken urte hauetan eta ehunekoetan islatuz hurrengoa esan daiteke: %143ko igoera egon da eskaintzari dagokionez orain web orrialde horretan 2799 pisu alokatu daitezke. Lehen esan dudan moduan igoera itzela izan da eta hau ondorengo datuen bidez azaldu dezaket: 2016ko maiatzean 930 pisu zeuden alokatzeko eta 2017ko maiatzean aldiz 2194 pisu zeuden alokatzeko web orrialde beraz igoera itzela izan da epe laburrean eta datu hauekin amaitzeko esan daiteke goreneko maila 2017ko abuztuan eman zela bertan 2965 pisu alokatu ahal ziren.
Pisos turísticos en Alicante, según Airdna

Amaitzeko Castellongo datuak adieraziko ditut: Esan daiteke bere datuak oso urrun daudela lehen adierazi ditugun eskualdeetatik eta bertan bakarrik 225 pisu alokatu ahal dira eta urte osoko erreserben datuak aztertuz hurrengoa esan daiteke: 2017.urtean 458 erreserba egon ziren pisu hauetan eta 2017ko abuztuan 271 pisu alokatu ahal ziren, zonalde honetako errekorra.
Pisos turísticos en Castellón, según Airdna

domingo, 3 de diciembre de 2017

ANDALUZIAKO PISU TURISTIKOAK

Dakizuenez sarrera honetan Andaluziako egoera aztertuko dut. Bertan nola dagoen pisu turistikoen alokairua eta honek izan ditzakeen ondorioak aipatuko ditut. 
Andaluzia aztertuko dut hurrengo arrazoiagatik: Esan dezakegu Andaluziako oinarri ekonomikoa turismoa dela beraz sarrera hau egingo dut hori aztertzeko eta alokairuak nola doazen jakiteko.

Imagen relacionada
Andaluziako gobernuak lege dekretu berri bat atera nahi du, alokairu turistikoen pisuak erregulatzeko, lege hau atera nahi du konturatu direlako pisu asko zeudela praktika hau egiten eta hauek ez zeukaten inolako baimenik. Hau hurrengo datuen bidez froga daiteke: 20463 pisu pribatuetan praktika hau aurrera zeramaten , alokairuen praktika hain zuzen, zifra hau Andaluziako gobernuak adierazi du, baina beste alde batetik ostalaritza sektoreak dio 60000 pisu daudela praktika hau aurrera daramatenak. Esan daiteke zifra honek behera egin duela, lehen aldiz honen inguruan hitz egin zenean ostalaritza sektoreak zion 80000 pisu ilegal zeudela Andaluzian eta pisu hauek ondorengo web orrialdetan zeuden eta daude gaur egun: Airbnb, Booking edo Winda.
Lehen adierazi dudan lege dekreturen ondorioetako bat hurrengoa da: Lege honek pisuen jabeei pisua erregistratzera behartzen die. 
Resultado de imagen de andalucia turismo
Pisu horrek ez badu inspekzioa gainditzen edo hirugarren batek salatu egiten badu esanez bertan alokairu ilegalak egiten direla isunak 18.000-150.000 euro artean egon ahal dira. Legek isunen inguruan hurrengoa proposatu nahi du: Dakizuenez batzuetan pisua alokatzen dizunak pisua berralokatzen du, orduan isuna bien artean ordaintzea proposatzen du lege berri honek.

Resultado de imagen de andalucia
Sarrera honekin amaitzeko hurrengoa adieraziko dut: Azken hamar hilabetetan Andaluziako gobernuak, 26 pisuen jabeei isuna ipini die beraiek alokatzen zuten pisuak ez zeudelako erregistro barruan, beraz esan daiteke pisu hauek ilegalak zirela.

Airbnb web orriladean andaluziako pisuen alokairuak:https://www.airbnb.es/s/Andaluc%C3%ADa--Espa%C3%B1a

Datorren asteko sarreran, Valentzia inguruko egoera hau aztertuko dut.

domingo, 26 de noviembre de 2017

AIRBNB MADRID

Nik egindako bloggean Espainiar mailako hiri turistikoak aztertu ditut eta Airbnb web orrialdeak izan duen eragina hauen gaien eta honekin jarraitzeko eta honen inguruan adibide gehiago ipintzeko orain Madrileko egoera aztertuko dut.
Jarraian Airbnb web orrialdearen linka partekatuko dut:Espa%C3%B1a?

Madrileko egoerari erreparatuz hurrengoa esan daiteke: Airbnb web orrialde erreparatuz 13335 pisu turistiko daude Madrilen alokatuak izan ahal direnak. Zifra honek nabarmen egin du gora azken hiru urtetan eta datuei erreparatuz epe honetan hirukoiztu dira pisuen alokairuak eta hau argi geratu dadin hurrengo datua aizpatuko dut: Orain dela hiru urte 4790 pisu bakarrik zeuden alokatzeko.
Argazki honetanMadrileko alokairuak agertzen dira.https://www.airbnb.es/a/madrid--
Pisu hauen kokapena hurrengoa da: Web orrialdean eskaintzen diren pisuen erdia baino gehiago, erdiguneko barrutian kokatuta daude. Enbajadores barrutia erdigunean kokatuta dago eta bertan 1849 iragarpen daude alokairu turistikoen inguruan eta zifra honek nabarmen egin du gora. Zifra hau 2014 konparatuz esan daiteke nabarmen egin duela gora, 2014.urtean 680 iragarpen zeuden hain zuzen ere.
Airbnb fenomenoa hainbat handitu da Madrilen eta horren ondorioz Madrileko 128 auzoetan web honek presentzia antzeman daiteke, berdindu gune turistikoa izan ahala ez. Honen harira hurrengoa esan daiteke: Madrileko 20 gune turistiko nagusienak  aztertuz bertan hainbat auzo ez turistiko aurki ditzakegu eta horren adibide hurrengo auzoak izan daitezke: Trafalgar edo Latina hain zuzen.
Goiko postuetan kokatuta dauden bi auzoak hurrengoak dira: Chambert eta Salamanca. Bertan gutxi gorabehera 1000 pisu turistiko daude, asko dirudien arren erdigunetik oso urrun dago zifra hauek, erdigunean 7000 pisu turistiko daude gutxi gorabehera.
Amaitzeko alokairuen zifretaz hitz egingo dut: Etxe oso bat alokatzen baduzu, logelen presio gabeko 89,03 eurokoa da, logela bakarti bat alokatzen baduzu gabeko prezioa 40,35 eurokoa da eta logela partekatu bat aukeratzen baduzu gabeko prezioa 29,48 eurokoa da.

Hurrengo sarreran Andaluziako Airbnbren praktika aztertuko dut.