domingo, 26 de noviembre de 2017

AIRBNB MADRID

Nik egindako bloggean Espainiar mailako hiri turistikoak aztertu ditut eta Airbnb web orrialdeak izan duen eragina hauen gaien eta honekin jarraitzeko eta honen inguruan adibide gehiago ipintzeko orain Madrileko egoera aztertuko dut.
Jarraian Airbnb web orrialdearen linka partekatuko dut:Espa%C3%B1a?

Madrileko egoerari erreparatuz hurrengoa esan daiteke: Airbnb web orrialde erreparatuz 13335 pisu turistiko daude Madrilen alokatuak izan ahal direnak. Zifra honek nabarmen egin du gora azken hiru urtetan eta datuei erreparatuz epe honetan hirukoiztu dira pisuen alokairuak eta hau argi geratu dadin hurrengo datua aizpatuko dut: Orain dela hiru urte 4790 pisu bakarrik zeuden alokatzeko.
Argazki honetanMadrileko alokairuak agertzen dira.https://www.airbnb.es/a/madrid--
Pisu hauen kokapena hurrengoa da: Web orrialdean eskaintzen diren pisuen erdia baino gehiago, erdiguneko barrutian kokatuta daude. Enbajadores barrutia erdigunean kokatuta dago eta bertan 1849 iragarpen daude alokairu turistikoen inguruan eta zifra honek nabarmen egin du gora. Zifra hau 2014 konparatuz esan daiteke nabarmen egin duela gora, 2014.urtean 680 iragarpen zeuden hain zuzen ere.
Airbnb fenomenoa hainbat handitu da Madrilen eta horren ondorioz Madrileko 128 auzoetan web honek presentzia antzeman daiteke, berdindu gune turistikoa izan ahala ez. Honen harira hurrengoa esan daiteke: Madrileko 20 gune turistiko nagusienak  aztertuz bertan hainbat auzo ez turistiko aurki ditzakegu eta horren adibide hurrengo auzoak izan daitezke: Trafalgar edo Latina hain zuzen.
Goiko postuetan kokatuta dauden bi auzoak hurrengoak dira: Chambert eta Salamanca. Bertan gutxi gorabehera 1000 pisu turistiko daude, asko dirudien arren erdigunetik oso urrun dago zifra hauek, erdigunean 7000 pisu turistiko daude gutxi gorabehera.
Amaitzeko alokairuen zifretaz hitz egingo dut: Etxe oso bat alokatzen baduzu, logelen presio gabeko 89,03 eurokoa da, logela bakarti bat alokatzen baduzu gabeko prezioa 40,35 eurokoa da eta logela partekatu bat aukeratzen baduzu gabeko prezioa 29,48 eurokoa da.

Hurrengo sarreran Andaluziako Airbnbren praktika aztertuko dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario