Bloggaren sarrera
batean Ibizaren inguruan hitz egin nuen,
amaieran balear uhartetako gobernuak
praktika hau gutxiesteko lege turistiko berria atera zuen Honen harira lege
horrek izan dituen ondorioak AIRBNB web orrialdean sarrera honetan isaldatuko ditut.
Lege hau
indarrean dagoenetik Airbnb plataforman, balear uhartetako alokairu turistikoen
jeitsiera nabarmena izan da, %22,75ko
jeitsiera hain zuzen eta ehuneko hau zifratan islatuz 36.762 plaza gutxiago
alokatu dira balear uhartetan.
Beraz esan daiteke lege honek ondorio negatiboak izan dituela web
orrialde horretan eta jendeak beldur dela, legean agertzen diren zigorrei.
Goiko zifra oso
altua da, baina zifra hori generikoa da eta Balear uhartetako beste puntu
batzuetan ere horrelako zifrak daude, adibidez: Mallorkan %24,5 eta bertan
zenbait puntutan %54 jeitsiera ere antzeman da eta %19 jeitsiera Menorcan adibidez.
Airbnbek adierazten
du lege honek 550 milio euroko galerak ekarriko dizkiola balear uhartei eta familia bakoitzak 833 euro galduko dituztela edo hobeto esanda ez dituzte
irabaziko lege honen ondorioz. Beraz plataforma ez dator bat lege honekin eta
haserre dago aurrera ateratako legearekin eta honek dituen ondorioeak gizartean.
Haserre hori
argudio hauetan oinarritzen da: Beraien uztez lege honek turismo masiboa
defendatzen du hau hotelek aurrera daramaten turismoa hain zuzen eta balear
familien kontra dioala adierazten dute. Lege honen ondorioz irabaziak gutxi
batzuen artean banatuko dituztela argudiatzen dute. Beraien argudiaketa amaitzeko hurrengoa adierazten dute: Lege honen ondorioak herri txikietan nabarituko dira
eta beraien kalkuluen arabera hiri horietan 1000 ostatu galduko dira.
Airbnb
plataformak adierazten du beraiek doazela turismo masiboaren kontra eta beraiek ez datoz bat hotel kate handiek aurrera daramten turismo politikarekin, hauek lehen esan dugun moduan turismo masifoa praktikatzen dutelako, baina hau dena plataformaren iritzia da, hau argi geratu behar da, horregaitk errepikatu dut bizpairu aldiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario