Orain dela aste
batzuk, Bartzelonako lege turistiko berriaren inguruan hitz egin nuen, gaur
lege horren inguruan hitz egin dut berriro eta bertan islatuko dut Airbnb eta
udalaren arteko guda.
Airbnbren linka bartzelonan:https://www.airbnb.es/a/barcelona--España?af=43720035&c=A_TC%3Dmd2b3ef399%26G_MT%3De%26G_CR%3D78460174866%26G_N%3Dg%26G_K%3Dairbnb%20barcelona%26G_P%3D%26G_D%3Dc%26$pi:0.pk:202032619
Lege hau martxan
jartzeko, 2017ko uztailaren 12an Bartzelonako udala eta Airbnb web orrialdeko
delegatuak bildu ziren. Batzar honen ondorioz pisu alokairuko web orrialdeak
1036 pisu ezabatu behar izan ditu bere web orrialdetik, hauek legalitatetik
kanpo zeudelako. Pisu hauek ezin zituen “zuzenean” Airbnb kendu, baizik eta
udalaren laguntza izan zuen. Udalak web
orrialdeari txosten bat eman zion, bertan adieraziz ze pisu ezabatu behar
ziren, legalitatetik kanpo zeudelako.
Udala esfortzu
handia egiten ari da, pisu turistikoak legalitatearen barnean egoteko. Lege
turistikoa azaldu nuen sarreran adierazi nuen bezala, zuk zure pisu eskaini nahi
baduzu praktika hau aurrera eramateko bertan lizentzia eta erregistro zenbakia
islatu behar dituzu, hau berriro adierazten dut kontzeptu hau argi geratu
dadin.
Gai hau ez da
berria, borroka hau urrunetik dator, hain zuzen 2016ko uztailetik. Urte horretan Bartzelonako udalak
plan bat aurrera atera zuen arazo hau handitu ez dadin. Plana aurrera eraman denetik Bartzelonako
udalak 6197 erregulazio plan eraman ditu aurrera eta pisu horietatik 3473 pisuk
isuna zeramaten. Goiko zifratik 2332
pisuk isuna zeramaten, praktika hau aurrera zeramatelako lizentziarik gabe eta
2332 pisutik 744 praktika alde batera utzi dute, baina 2332tik 145 pisuk uko
egin diote esandakoari eta praktikarekin jarraitu dute, ondorioz pisu hauek
zigilatu dituzte.
Gaiarekin
bukatzeko ondorengo adieraziko dut, 2016.urtetik aurrera Bartzelonako udalak
3059 kexa jaso ditu, alokairu turistikoaren inguruan eta kexa hauek udalak
sortu duen web orrialde baten bidez egin daitezke eta 1110 dei jaso dituzte gai
honen inguruko kexak plazaratzeko.
Aurreko sarreran
adierazi nuen moduan isunak 60.000 eurokoak izan daitezke eta delitu
berregiteagatik 600.000 euroko isuna izan dezakete.
No hay comentarios:
Publicar un comentario